Gizartea -
Italian
Hamabosgarren hilotza aurkitu dute 'Costa Concordia'n
Bi emakumeren hilotzak aurkitu dituzte ontzi barruan. Astearte honetan hasiko dira erregaia ateratzen, eta desagertak bilatzeko lanek ere aurrera egingo dute.
Erredakzioa
Beste bi pertsonaren hilotzak aurkitu dituzte astelehen honetan 'Costa Concordia' ontzian, eta, beraz, hildakoen kopurua 15era heldu da jada. Aurkitutako bi hilotzak emakumezkoenak dira, eta ontziaren jatetxea eta diskoteka zeuden tokian agertu dira, urpekariek bertan lehergaia erabiliz bide berria ireki ondoren.
Desagertuta jarraitzen duten hogei bat pertsonak bilatzeko lanekin jarraituko dute astearte honetan, eta, aldi berean, ontziak dituen 2.380 tona erregai ateratzeko lanei ere ekingo diete bihar bertan.
Izena eman ez omen zuten bidaiariak
Italiako babes zibileko buruak ontzian izena eman gabe ontzian omen zihoazen pertsonen inguruan egindako adierazpenek polemika piztu dute azken orduetan. Ontzi-enpresak erabat ukatu du aukera hori, eta, behin bidaia abiatuta, ontzi barruan dauden pertsona guztien zerrenda zehatza konpainiaren egoitzara igortzen dutela azaldu du.
Beste bi pertsonaren hilotzak aurkitu dituzte astelehen honetan 'Costa Concordia' ontzian, eta, beraz, hildakoen kopurua 15era heldu da jada. Aurkitutako bi hilotzak emakumezkoenak dira, eta ontziaren jatetxea eta diskoteka zeuden tokian agertu dira, urpekariek bertan lehergaia erabiliz bide berria ireki ondoren.Desagertuta jarraitzen duten hogei bat pertsonak bilatzeko lanekin jarraituko dute astearte honetan, eta, aldi berean, ontziak dituen 2.380 tona erregai ateratzeko lanei ere ekingo diete bihar bertan.Izena eman ez omen zuten bidaiariakItaliako babes zibileko buruak ontzian izena eman gabe ontzian omen zihoazen pertsonen inguruan egindako adierazpenek polemika piztu dute azken orduetan. Ontzi-enpresak erabat ukatu du aukera hori, eta, behin bidaia abiatuta, ontzi barruan dauden pertsona guztien zerrenda zehatza konpainiaren egoitzara igortzen dutela azaldu du.