Gizartea -

Bizkaia

Gazte baten aurkako eraso homofoboa salatu dute Bilboko Zazpikaleetan

Anbulantzia batek biktima artatu behar izan zuen, antsietateak jota. Gertakaria Zazpikaleetako Foru kalean jazo zen, Plaza Barritik eta Areatza pasealekutik hurbil.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

E28 Bizkaiko Koordinadorak sare sozialetan salatu duenez, gazte bat eraso homofobo baten biktima izan da igande gauean, Bilboko Zazpikaleetan. Anbulantzia batek biktima artatu behar izan zuen, antsietateak jota.

Koordinadorak Samuel Luiz gazte galiziarraren hilketa gaitzesteko elkarretaratzeak deitu zituen larunbaterako, Euskadiko hiru hiriburuetan. Azken eraso honen aurka ere mobilizazioak deituko dituztela iragarri du.

Bilboko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, igandeko 14:00ak arte inork ez du salaketa ofizialik aurkeztu gertakariengatik. Iturriek azaldu dutenez, 00:10 aldera mutil talde batek Udaltzaingoa deitu zuen, pertsona batek lagun bati "tratu iraingarria" eman ziolako.

Ustezko erasotzailea identifikatu zuten udaltzainek, eta anbulantzia bat eskatu zuten, biktima artatzeko; izan ere, antsietateak jota zegoen.

Gertakaria Zazpikaleetako Foru kalean jazo zen, Plaza Barritik eta Areatza pasealekutik hurbil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Homofobia Albisteak LGTBI Gazteak