Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Espetxea agindu dute Burlatan emazteari tiro egin zion gizonarentzat
Gertakaria abenduaren 14an jazo zen. Inputatua, ospitalean ingresatuta dago, bere buruaz beste egiten saiatu baitzen.
Erredakzioa
Iruñeko Emakumeen kontrako Indarkeria Auzitegiko epaileak espetxea agindu du joan den abenduaren 14an, Burlatan, emazteari tiro egin zion gizonarentzat.
Inputatuak ospitalean ingresatuta jarraitzen du, bere buruaz beste egiten saiatu eta gero, ingresatuta dagoen bitartean kartzelaldi arinduan egongo da.
Epaileak lesio delitua eta ustezko etengabeko tratu txarren delituak egozten dizkio.
Akusatuak zauri larriak jasan zituen, bere buruaz beste egiten saiatu eta gero, eta egoera larrian ingresatu zuten. Emakumeak berriz, zauriak jasan zituen hanketan eta eskuineko femurra hautsi zuen, azken hau ere, egoera larrian ingresatu zuten ospitalean.