Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak

Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Laudiok jarraitzen du eremu gorrian Araban covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bizkaian, bestalde Arrigorriaga gehitu da eremu gorriko udalerrien zerrendara, eta Gipuzkoan Beasain, Lezo, Ordizia eta Orioren egoerak okerrera egin eta eremu laranjara igaro dira. Gazteen arteko kutsatzeak, gainera, ZIUetan nabaritzen hasi dira.

Araba (256 kasu 100.000 biztanleko) horiz mantentzen da. Agurain eta Gasteiz ere, bigarren egunez jarraian, eremu horretan daude.

Amurrio da eremu laranjan dagoen udalerri bakarra, eta Laudio gorrian dagoena.

Bizkaiak (295 kasu 100.000 biztanleko) ere eremu gorrian jarraitzen du.

Bestalde, Arrigorriaga gehitu zaie Balmaseda, Durango, Gueñes eta Mungiari, eta hala bost dira eremu gorrian dauden udalerri bizkaitarrak.

Laranjan zeuden Abadiño, Gorliz eta Ortuellari gaurkoan Bilbo, Galdakao, Getxo, Sopela eta Zalla gehitu zaie gaurkoan.

Hala, honakoak dira eremu horian dauden udalerriak: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Leihoa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Trapagaran.

Ez dago udalerririk eremu berdean

Gipuzkoan, (426 kasu 100.000 biztanleko) intzidentziak goraka jarraitzen du eta bigarren egunez jarraian eremu gorrian dago.

Ez da udalerri berririk gehitu eremu gorrira, eta hala Astigarraga, Hernani, Hondarribia, Irun, Mutriku, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona eta Zumaia daude egoera larrian.

Azkoitia, Donostia, Lazkao, Oiartzun, Zarautz eta Zumarraga laranjan zeuden lehendik, eta gaurkoan Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio gehitu dira zerrendara.

Halaber, horiz mantentzen dira Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia eta Usurbil.

Legazpi da eremu berdean dagoen udalerria.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo Donostia bideoak Basauriko argazkiak Erandio argazkiak Galdakao albisteak Getxo Portugalete argazkiak Santurtzi albisteak Sestao bideoak Sopela Barakaldo Ermua argazkiak Eibar argazkiak Elgoibar Hernani argazkiak Mungia argazkiak Azpeitia berriak Tolosa azken orduko albisteak Gernika-Lumo albisteak Zarautz albisteak Laudioko bideoak Arrasate albisteak Hondarribia argazkiak Muskiz bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Orio albisteak Agurain argazkiak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga albisteak Ondarroa albisteak Trapagaran albisteak Ortuella bideoak Pasaia albisteak Lasarte-Oria bideoak Errenteria Zumarraga bideoak Azkoitia bideoak Andoain argazkiak Bergara argazkiak Zumaia albisteak Villabona bideoak Usurbil bideoak Ordizia albisteak Urnieta Oiartzun bideoak Astigarraga Oñati Balmaseda albisteak Beasain albisteak Deba Albisteak Urretxu azken ordukoa Legazpi azken ordukoa Etxebarri Abanto Zierbena Zalla albisteak Elorrio azken ordukoa Abadiño albisteak Berango albisteak Aretxabaleta albisteak Lezo albisteak Derio azken ordukoa Gueñes Gorliz albisteak Mutriku albisteak Markina-Xemein Lazkao azken ordukoa