Gizartea -
Hirugarren urteurrena
Elkarretaratzea Bilbon, Marta del Castilloren epaiaren aurka
Espainiako 40 hiritan eta Alemaniako Munich hirian ere protestak egin dituzte, desagerpenaren hirugarren urteurrena betetzen den honetan. Sevillako elkarretaratzeak 10.000 pertsona bildu ditu.
Erredakzioa
Ehunka pertsona bildu dira astearte honetan Bilbon, Marta del Castilloren epaiaren aurka protesta egiteko. "Bilbo Martarekin. Guztiok gara Marta. Justizia nahi dugu'' lelopean, pankarta zabaldu dute Plaza Biribilean, Miguel Carcañori ezarritako zigorraren eta ustezko bere hiru konplizeen absoluzioaren kontra protesta egiteko.
Espainiako 40 hiritan eta Alemaniako Munich hirian egin dituzte elkarretaratzeak, Marta del Castillo desagertu zela hiru urte betetzen diren honetan.
Sevillako protestak 10.000 pertsona inguru bildu ditu, bertako Polizia Nazionalaren datuen arabera.