Gizartea -

Lege berria

Amatasun eta aitatasun baimenak 6 hilabetera luzatzea proposatu du Belarrak

Lege berriak, halaber, seme-alabak bakarrik hazten dituzten amek amatasun baimena eta “beste gurasoarena” hartzeko aukera emango luke, besteak beste.

Belarra ministroak lege berriaren gakoak aurkeztu ditu. Argazkia: EFE.
Belarra ministroak lege berriaren gakoak aurkeztu ditu.
Belarra ministroak lege berriaren gakoak aurkeztu ditu. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Eskubide Sozialen ministro Ione Belarrak iragarri duenez, Berdintasun Ministerioarekin batera lanean ari da amatasun eta aitatasun bamena 4 hilabetetik 6ra luzatzeko. Era berean, haurrak hazten laguntzeko prestazio unibertsala martxan jartzea proposatu du.

"Ministerio honek, Berdintasun Ministerioarekin batera, gurasotasunagatiko baimenak sei hilabetera luzatzeko eta 0 eta 3 urteko haur-hezkuntza eskolen sare publikoetan zabaltzeko lan egingo du", esan du Belarrak Familia Aniztasun eta Familien Babesaren legeari buruzko jardunaldian; lege hori urtearen amaieran prest egotea espero du Espainiako Gobernuak.

Lege berriaren zenbait gako aurreratu ditu Eskubide Sozialen ministroak, hala nola hazkuntzako prestazio baten izaera unibertsala, gurasoen kotizazioen araberakoa izango ez dena eta beste prestazio batzuekin bateragarria izango dena. Era berean, seme-alabak bakarrik hazten dituzten amek amatasun-baimena eta "beste gurasoarena" hartzeko aukera izatea proposatzen du neurriak.

Belarrarentzat, legeak "familia inklusiboaren definizioa" jaso behar du, aniztasuna aitortuko duena, "familia guztiak legitimoak ez ezik, eskubideetan berdinak ere izan daitezen". Halaber, azaldu du, "LGTBI familiak, familia harreragileak, erditze anizkoitzak eta indarkeriatik irteten direnak babesteko mekanismoak garatu behar" direla.

Parte-hartze prozesua

Ministerioak 250 ekarpen baino gehiago jaso ditu gizarte zibilarekin egindako partaidetza-prozesu batean. Prozesu hori testu arauemailea egiteko fasean ireki da, eta Europako berreskuratze-planaren parte da.

Bartzelonako Unibertsitateko Soziologiako irakasle titular eta GSADI (Soziologia Analitikoko eta Diseinu Instituzionaleko Taldea) taldeko zuzendari Jose Antonio Nogueraren ustez, "albiste bikaina da seme-alabak hazteagatik ematen den prestazio unibertsala", herrialde askok adingabeak dituzten familientzat dutenaren antzekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Gurasoak