Gizartea -
Hilketa matxista
Gizon batek bikotekidea hil du Malagan, eskopeta batekin tiro eginda
Lehen ikerketen arabera, gizonak bere bikotekidea, 46 urteko emakumea, hil du eskopeta batekin tiro eginda eta ondoren bere buruaz beste egin du.
EITB MEDIA
Gizonezko batek bikotekidea, 46 urteko emakume bat, hil du Malagan. Polizia Nazionalaren arabera, gizonak eskopeta batekin egin dio tiro, eta, ondoren, bere buruari egin dio tiro. Bere heriotza ere baieztatu egin da.
Ostegun honetako 08:50ak aldera, Andaluziako 112 Larrialdi Zerbitzuak hainbat dei jaso ditu Fernan Nunez kalean bi pertsonen artean tiroak entzuten zirela ohartarazteko
Polizia Nazionalak ikerketa abiatu du hilketaren nondik norakoak argitzeko. Lehen datuen arabera gizonezko batek bere bikotekide sentimentala hil du.
Ikerketaren arabera, 55 urteko gizon batek bere bikotekideari eskopeta batekin tiro egin dio, ondoren bere buruari arma berarekin tiro egiteko. Gizonaren heriotza ere baieztatu du Poliziak
Polizia Nazionalak zehaztu duenez, aurrez ez dago genero indarkeria salaketarik. Biktimak eta haren bikotekideak bi urte zeramatzaten elkarrekin bizitzen.