Publizitatea
Itxi

2021/07/16

10:37

Gizartea

Okupazioa

Aske utzi dituzte Trapagarango etxebizitza baten okupazioaren aurkako manifestazioan atxilotutako bi lagunak

EITB Media

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen atzo, ostegunean, agintarien aurkako atentatuagatik. Hainbat manifestarik okupatutako eraikinaren aurka objektuak jaurti zituzten, baita hura babesten ari ziren agenteei ere.

  • Ehunka pertsona manifestatu dira etxebizitzaren okupazioaren kontra.

    Ehunka pertsona manifestatu dira etxebizitzaren okupazioaren kontra. Argazkia: eitb.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen atzo, ostegunean, 85 urteko gizon baten etxearen okupazioaren aurka Trapagaranen egindako manifestazioan, agintaritzaren agenteen aurka atentatzea egotzita. Polizia autonomikoko iturriek EITB.Mediari baieztatu diotenez, atxilotuak aske utzi dituzte dagoeneko.

Pertsona batzuek Funicular kaleko 32. zenbakian dagoen etxebizitza okupatu zuten iragan ekainaren amaieran. 1956az geroztik bertan bizi da gizona, baina, osasun arazoengatik, bere alaba baten etxean zegoela aprobetxatuta sartu ziren okupak eraikinera.

Horren aurrean, protesta-martxa egin zuten atzo ehunka herritarrek, Trapagarango erdigunetik okupatutako etxebizitzaraino. Bertan, istiluak izan ziren manifestari batzuek eraikinaren eta hura babesten ari ziren ertzainen kontra objektuak jaurti zituztenean.

Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, istiluok 20:50ean jazo ziren, eta horiei lotuta atxilotu zituzten bi pertsonak, agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita.

"Egoera kontrolpean mantentzea"

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketa batean, Xabier Cuellar meatzaldeko udalerri horretako alkateak esan du "egoera kontrolpean eustea eta gauza handiagorik ez gertatzea" helburu duela, etxea okupatu ondoren herrian sortu den tentsioari erreferentzia eginez. Hala ere, ez du bere kezka ezkutatu, okupek Barakaldon sortu izan dituzten "arazoak" direla eta.

Cuellarrek jakitera eman duenez, hiruzpalau nagusi eta adin-txikiko bat dira okupak; hala ere, arratsaldean senide gehiago batzen zaizkiela dio. Udaleko gizarte teknikariek jakinarazi dutenez, eurekin harremanetan daude, baina ez dute uste horiek beren borondatez alde egitea lortuko dutenik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;