Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Kutsatzeek goranzko joeran jarraitzen dute EAEn, eta beste zortzi udalerri sartu dira eremu gorrian

Gipuzkoak positibotasun-tasa handiena pilatzen jarraitzen du, eta Arabak eta Bizkaiak eremu laranjan jarraitzen dute. Hauek dira gune gorrira gehitzen diren udalerriak: Getxo, Gorliz, Leioa, Ortuella, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordizia.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Euskal Autonomia Erkidegoa eremu gorrian sartu da gaur covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Ildo horretatik, Gipuzkoak 553 kasu gainditu ditu 100.000 biztanleko, eta Araba eta Bizkaia, berriz, eremu laranjan mantendu dira: 349 eta 396 kasurekin 100.000 biztanleko. Hala eta guztiz ere, intzidentziak geldiezina izaten jarraitzen du, ospitaleetako egoera kskartzen ari den egunean.

Araba (349 kasu 100.000 biztanleko) eremu laranjan jarraitzen du gaurkoan.

Amurrioren egoerak ere okerrera egin du, eta eremu gorrian jarraitzen du Laudiorekin batera.

Bestalde, Gasteizen egoera kaskartu da eta hiria eremu laranjan sartu da. 

Agurain, berriz, eremu horian mantendu da.

Ez dago udalerririk eremu berdean Araban.

Bizkaia (396 kasu 100.000 biztanleko) eremu laranjan mantentzen da.

Testuinguru horretan, Getxon, Gorlizen, Leioan eta Ortuellan egoerak okerrerantz egin du bigarren egunez jarraian, eta eremu gorrira egin dute salto Galdakao, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Durango, Gueñes, Mungia eta Zallarekin batera.

Eremu laranjan daude Abanto Zierbena, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Portugalete, Trapaga, Santurtzi, Sestao eta Sopela. Zornotza, Erandio eta Muskiz ere zerrenda honetara gehitu dira gaurkoan.

Hala, horiz mantentzen diren udalerriak honakoak dira: Berango, Bermeo, Derio, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Gipuzkoak, (553 kasu 100.000 biztanleko) ere eremu gorrian jarraitzen du.

Semaforoa gorri jarri da gaurkoan Lasarte-Orian, Lazkaon, Oñatin eta Ordizian, eta eremu horretan jarraitzen dute baita ere Astigarragak, Azkoitiak, Donostiak, Hernanik, Hondarribiak, Irunek, Lezok, Mutrikuk, Oiartzunek, Tolosak, Urnietak, Urretxuk, Villabonak, Zarautzek, Zumarragak eta Zumaiak.

Intzidentziak gora egin du baita ere Arrasaten, Azpeitian eta Pasaian, eta eremu laranjan daude.

Honakoak dira eremu horian dauden udalerriak: Andoain, Aretxabaleta, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Usurbil eta Legazpii. Horrenbestez, ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian?