Gizartea -

Koronabirusa

Maskara berriro derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herrian aire zabaleko ekitaldietan

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak iragarri duenez, besteak beste merkatuetan, ikuskizunetan edo manifestazioetan erabili beharko dute herritarrek. Departamenduak pandemiaren bilakaeragatik hartu du neurria.

Neurria abuztuaren 16ra arte izango da indarrean. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.
Neurria abuztuaren 16ra arte izango da indarrean
Neurria abuztuaren 16ra arte izango da indarrean. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Prefeturak ostiral honetan ezarri duenez, maskara derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herrian berriro ere, aire zabaleko ekitaldietan. Departamenduak iragarri eta naiz.eus-ek jaso duenez, musukoa merkatuetan, ikuskizunetan eta manifestazioetan erabili beharko dute herritarrek, bai eta ikuskizunetako sarreretan sortzen diren ilaretan. Hondartzetan, aldiz, ez da derrigorrezkoa izango.

Departamenduak pandemiaren bilakaeragatik hartu du neurria, kutsatzeak geldiaraztea helburu; izan ere, intzidentzia-tasa 200 kasutik gora kokatu da. Horrez gain, aurreikuspena da bisitarien kopuruak gora egitea hurrengo asteotan.

Aldaketarik egon ezean, neurria abuztuaren 16ra arte izango da indarrean, aipatutako iturrien arabera, larunbat honetatik aurrera. 11 urtetik gorako herritar guztiei eragiten die.

Halaber, debekatu egin dute edari alkoholikoak hartzea bide publikoan, leku publikoetan eta aire zabaleko terrazetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Iparraldea berriak Baiona Biarritz Maule bideoak Donibane Garazi argazkiak Hendaia albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Osasunari buruzko albisteak Medikuen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak albisteak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Zuberoa Koronabirus-agerraldiak Lapurdi Nafarroa Behereko azken ordukoa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea gaur