Gizartea -

KORONABIRUSA

LABI teknikoa bilduko da gaur, neurriak zorroztearen aukera mahai gainean duela

Ostegunean da batzekoa LABI instituzional edo politikoa, eta adituek egindako proposamena izango du aztergai.

LABIren bilera bat. Artxiboko argazkia: EFE
LABIren bilera bat.
LABIren bilera bat. Artxiboko argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABIren batzorde teknikoa osatzen duten adituek bilera dute gaur, 10:00etan hasita, pandemiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) hartu duen bidea aztertu eta horren araberako neurriak proposatzeko.

Kutsatzeek gorako bidean jarraitzen dute, eta kasuak ospitaleetara heltzen hasi dira. Horrenbestez, indarrean dauden neurriak zorroztu behar diren zehaztuko dute adituek.

LABIren aholku batzordea ostegunean da biltzekoa, eta teknikariek egindako txostena izango dute oinarri erabakia hartzeko.

Murrizketa gehiago behar direla uste du, hain justu, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak. Lege mailako eztabaidak alde batera utzita, "neurriak hartu beharko lirateke", bere iritziz, "dena libre uztea gehiegizkoa delako".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Txertoak egutegia Covid birusaren olatu berria LABI