Gizartea -
Indarkeria matxista
Barakaldoko ustezko erasotzaile matxistaren bila jarraitzen du Ertzaintzak
Ostiral gauean 27 urteko bikotekidea sastatu zuenetik ihes eginda dago 29 urteko gizonezkoa.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak Barakaldon (Bizkaia) bikotekidea ustez sastatu zuen 29 urteko gizonezkoaren bila jarraitzen du astelehen honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eraso matxista ostiral gauean jazo zen. 27 urteko emakumea arin zauritu zuen erasotzaileak, labana sartuta, eta ordutik ihes eginda dago.
Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu eta ikerketa abiatu zuen.
Atzo, igandearekin, ehunka lagunek elkarretaratzea egin zuten Gurutzeta auzoan eraso matxista horren kontra protesta egiteko.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza
Indarkeria matxista
Herriak eta Hiriak
Bizkaia
Barakaldo
Gizartea
Eguneko albisteak
Albisteak
Matxismoa
Sexu erasoak