Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati baimenik gabeko ukituak egiteagatik

Larunbat gauean, 31 urteko atxilotua biktimarengana eta lagun batengana hurbildu zen, eta, metxero bat eskatzeko aitzakiarekin, gizonak zentzu sexualarekin ukitu zuen emakumea, honen baimenik gabe. Atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean, emakume bati sexu-abusua egitea egotzita, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.ç

Goizaldeko 02:00ak aldera, gizonezkoa biktima eta lagun batengana hurbildu zen Amarika Plazan, eta, metxero bat eskatzeko aitzakiarekin, emakumeari sorbalda batetik heldu zion eta "ukituak egin zizkion, haren baimenik gabe", aipatu iturrien arabera.

Une jakin batean, bi emakumeek erasotzaileari ihes egitea lortu zuten, eta lagun batzuei deitu zieten, erasotzailea aurkitzen laguntzeko; udaltzainek atxilotu ahal izan zuten eta, ondoren, epailearen esku utzi zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak