Gizartea -
Helegitea jarri dezakete
20 urteko kartzela-zigorra, 'Tuterako hilketa'ren bi errudunentzat
Epaileak hirugarren akusatua estaltze-delituagatik absolbitu egin du, akusazioak salatutako jarrerak ez dituelako, bere ustez, Zigor Kodeak eskatutako baldintzak betetzen.
Erredakzioa
Javier Martinez Llorten hilketaren epaitegiko magistratuak 16 urteko kartzela-zigorra jarri die bi errudunei. Martinez Llort Tuteran hil zuten 2010eko apirilaren 11n. Era berean, epaileak lau urteko kartzela-zigorra jarri die hiru akusatuei larderia erabilita egindako lapurretagatik.
Epaileak hirugarren akusatua estaltze delitutik absolbitu du, bere ustez, hilketa ez salatu izana, akusazioa oinarritu zen jarrera, alegia, ez datorrelako Zigor Kodeak exijitutako baldintzetan jasota. Epaiaren kontrako helegitea aurkeztu daiteke.
Herri-epaimahaiak hiru akusatuetatik bi, A.G. 36 urtekoa eta K.H. 21 urtekoa, errudun jo zituen asteburuan, adostasun osoz, Javier Martinez Llort Tuterako gaztea hiltzeagatik. Gainera, hiru akusatuak errudun jo zituen larderiaz egindako lapurketagatik. Hirugarren akusatua, M.K. 25 urtekoa, estaltze-delituaz errudun jo zuten.
Kalte-ordainak
Epaia ostegunean aditzera eman dute, eta, horren arabera, bi hiltzaileek 150.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote hildakoaren amari, 70.000 arrebari eta emaztegaiari eta 20.000 euro anaiari.