Publizitatea
Itxi

2021/07/21

07:47

Gizartea

KORONABIRUSA

Aire zabalean maskarak kentzeko erabakia eztabaidatuko dute Kongresuan

Agentziak | eitb media

Musukoa berriro derrigorrezko egiteko eskatu diote Espainiako Gobernuari hainbat erkidegok, tartean EAEk, lehendakariren bitartez.

  • Hainbat turista, musukoa aurpegian dutela, Bilbon.

    Hainbat turista, musukoa aurpegian dutela, Bilbon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Segurtasuneko tartea gorde daitekeenean eta aire librean maskara kentzea ahalbidetzen duen lege-dekretuaren inguruan eztabaidatuko dute gaur Diputatuen Kongresuan. Espainiako Gobernuak ekainaren 26an onartutako araua berretsi ala errefusatu beharko dute taldeek. 

Kutsatzeek gora egin dute azkenaldian, eta horiei aurre egiteko murrizketa gehiago jarri dituzte erkidegoek. Ingurumari horretan helduko da gaia behe-ganberara. Gainera, gero eta gehiago dira maskarak une oro erabiltzearen alde egiten dutenak. Iritzi horretakoa da Iñigo Urkullu lehendakaria ere, eta hala egiteko eskatu dio asteon Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari.

Bestela uste du Espainiako Gobernuak berak, eta Carolina Darias Osasun ministroak hala defendatuko du gaurko saioan. Izan ere, gogoraraziko duenez, indarrean dagoen dekretuak ezartzen duena da musukoak derrigorrezkoak direla, "salbuespen oso zehatzetan izan ezik". Espainiako Gobernuaren arabera, legea betearaztea da kontua, ez legea aldatzea.

Lehendakariaren gutuna

Asteon bidali dio gutuna lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, maskararen erabilerarako dekretua molda dezala eta erabilera derrigorrezkoa izatea ezar dezala eskatzeko. Gainera, "premiaz" egiteko eskatu dio, aste honetan bertan, ahal dela, autonomia erkidegoei gaueko mugikortasuna eta taldean bil daitezkeen pertsonen kopurua mugatu ahal izateko "segurtasun juridikoa" emateko.

Hala jakinarazi du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan, Gobernu Kontseiluaren asteroko bileraren ostean, komunikabideen aurrean egindako agerraldian.

Bileraren amaieran, lehendakariak berak jakinarazi die sailburuei astelehenean gutun bat bidali ziola Sanchezi, ekainaren 24ko Errege Dekretuak maskararen erabilera malgutzearekin "izan dituen ondorioengatik" kezka helarazteko; izan ere, "kasu askotan" erabiltzeari utzi zaio, nahiz eta Espainiako Gobernuak onartu zuen testuaren "helburua ez zen hori".

Isabel Rodriguez: "Araua betearaztea da gakoa"

Iñigo Urkullu lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari bidalitako gutunari buruz galdetuta, Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan gogora ekarri duenez, maskararen erabilera derrigorrezkoa da oraindik egoera guztietan, kanpoan izan ezik, metro eta erdiko segurtasun tartea badago, eta arau hori betearazteko eskatu du; izan ere, oro har, betetzen ari bada ere, Exekutiboaren iritzian, "esparru batzuetan ez da betetzen ari".

Hori dela eta, horren ustez, ez da beharrezkoa onartu berri den legea aldatzea, hemen gakoa "lege haustea baita, eta, beraz, araua betearazi behar da".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;