Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Lazkao eremu gorritik atera da, baina gorri daude 62 udalerri

Semaforoa gorriz dago EAEko 5.000 biztanletik gorako 72 udalerrietatik 62tan. Gaurtik bertan daude Agurain, Laudio, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Elgoibar. Lazkao, berriz, atera egin da.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

Olatz Prat | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Bost udalerrik bat egin dute gune gorrian dauden herrien zerrenda luzearekin, eta dagoeneko 62 dira. Hamar herrik baino ez dute irauten eremu laranjan eta horian. Lazkaok datuak hobetu ditu eta laranja jarri da; baita Derio ere, baina horitik igo delako, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Arabak (490 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian mantentzen da, Gasteiz eta Amurrio bezelaxe. Gaur, gainera, gorri jarri da Agurain eta bertara itzuli da Laudio ere, egun bakar batez laranjan egon ostean.

Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.

Bizkaia ere (580 kasu 100.000 biztanleko) atzo sartu zen eremu gorrian eta bertan jarraitzen du, Bilbok bezala. Gaur bi herri batu dira gorriz margotutako herrien zerrendara: Gernika-Lumo eta Markina-Xemein. Beraz semaforoa gorri dago Abadiño, Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zallan.  

Horitik laranjara pasa da Derio.

Horiz mantentzen den bakarra Ermua da eta ez dago udalerririk eremu berdean.

Gipuzkoa (705 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, eta gaurtik baita Elgoibar ere. 

Eremu latzenean jarraitzen dute Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarragak. 

Lazkao eremu gorritik atera da eta laranja jarri da. Laranja daude, halaber, Arexabaleta, Azpeitia, Bergara, eta Errenteriak.

Horiari eusten diote, berriz, Legazpi eta Usurbil.

Horrenbestez, ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian?