Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

5.000 biztanletik gorako lau udalerri bakarrik daude eremu gorritik kanpo EAEn

Bezperan bezala, EAEko 72 udalerri handietatik 68 udalerri daude eremu kritikoan. Hala ere, azken hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak gora egin du ia 50 puntu, 731 kasuraino.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

Iker Rincon Moreno | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Bezperan bezala, 5.000 biztanletik gorako lau udalerri baino ez daude eremu gorritik kanpo EAE osoan: Ermua, Bizkaian, eta Lazkao, Legazpi eta Usurbil, Gipuzkoan. EAEn, azken hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak, aldiz, gora egiten jarraitzen du, eta 731,1 kasukoa da 100.000 biztanleko; aurreko egunean baino ia 50 gehiago. Beraz, erkidegoa bera gorrian dago oraindik ere. Gaur kolore gorriko zerrendan ez da aldaketarik egon, eta bere horretan jarraitz du orain arteko mapak, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Arabak (565,7 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburua ere. Era berean, 5.000 biztanletik gora dituzten Arabako beste hiru herriak (Agurain, Amurrio eta Laudio) ere gorrian daude.

Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.

Bizkaia ere (705,5 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, Bilbo tartean; izan ere, semaforoa gorri dago udalerri hauetan: Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zallan. Beraz, gorri daude 5.000 biztanletik gorako herri guztiak, Ermua izan ezik, bertan horiari eusten baitiote.

Ez dago udalerririk eremu laranjan edo berdean.

Gipuzkoa (736 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, eta eremu latzenean daude oraindik hauek: Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga. 

Lazkaok laranjari eusten dio, eta horiari, berriz, Legazpik eta Usurbilek.

Horrenbestez, ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa