Gizartea -

Koronabirusa

EAEko positiboak 1.638ra jaitsi dira, baina ospitaleratzeek areagotzen jarraitzen dute

Azken 24 orduetan 61 gaixo ospitaleratu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zentroetan, bezperan baino 14 gehiago. Ingresatutakoen 52 ZIUn daude, pronostiko larriarekin.

Galdakaoko Ospitaleko ZIU. Argazkia: EFE
Galdakaoko Ospitaleko ZIU
Galdakaoko Ospitaleko ZIU. Argazkia: EFE

Berezi Fernandez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak 1638 covid-19 kasu berri zenbatu ditu ostiral honetan, bezperan baino 131 gutxiago. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko datuen arabera, positibotasun tasak ere behera egin du, % 13,8an kokatuz. Azken orduotan kasu gutxiago atzeman diren arren, EAEko datuek orain arteko marka guztiak hautsi dituzte astean zehar. Asteartean zenbatu ziren inoizko kasu gehien: 1.801.

Ospitaleetan, ostera, kontrako joera hartu du pandemiak. Bada, 61 gaixo ospitaleratu dituzte covid-19arekin, aurreko egunean baino 14 gehiago. Gainera, 52 pertsona daude (bezperan baino bi gehiago) Zaintza Intentsiboetako Unitateetan daude, pronostiko larriarekin.

Lurraldeka, Bizkaia dago kinka larrienean, 941 positibo berrirekin (bezperan baino 25 gutxiago). Gipuzkoan 451 kutsatu berri daude, baina 131 kasuko jaitsiera esanguratsua izan da. Araban, bestelakoa da egoera, eta bezperan baino zazpi kasu gehiago daude; 204. EAEtik kanpo bizi direnen artean, 42 positiboko zifra mantendu da.

Tabernen itxiera ordubete aurreratu den lehenengo gaua lasai joan da
Tabernen itxiera ordubete aurreratu den lehenengo gaua lasai joan da
Tabernen itxiera ordubete aurreratu den lehenengo gaua lasai joan da

1:32

Nafarroa, 400 kasuetatik ezin jaitsita

Nafarroak 441 covid-19 kasu berri atzeman ditu ostiral honetan (bezperan baino sei gutxiago), % 15eko positibotasun tasarekin. Hala, Foru Erkidegoak bost egun daramatza 400 positiboen langatik jaitsi gabe, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailaren datuen arabera.

Azken egunotako datuak mahai gainean, Nafarroako Gobernuak eta Justiziak neurriak hartzea ebatzi dute. Hala, gaurtik aurrera, gauean etxeratzeko agindua izango dute egoera epidemiologiko larrian dauden udalerrietan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea