Gizartea -

Ume lapurtuak

Jaioberriak identifikatzeko 'hobekuntzak' iragarri ditu Idoia Mendiak

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "lasaitasuna eta konfiantza" eskatu ditu, gauzak "ondo egiten direlako".

Idoia Mendia, Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: artxibo.
Idoia Mendia, Jaurlaritzako bozeramailea.
Idoia Mendia, Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaioberrien eta amen identifikazioan hobekuntzak egitea aztertzen ari direla adierazi du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Hala ere, lasaitasuna eskatu du "gauzak ondo egiten ari direlako".

Bozeramaileak Radio Euskadin egin ditu adierazpenok, ume lapurtuen inguruko eztabaidan. Mendiaren hitzetan, lapurretan berriro ere gertatzea ezinezkoa da.

Justizia sailburuak "lasaitasuna eta konfiantza" eskatu ditu "gauzak ondo egiten ari direlako". "Gure ospitalak jaioberrien zaintzan eredu dira, jaiotzen diren momentutik etxera eramaten ditugun arte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea