Gizartea -

Eguraldia

Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du elurteak aurreikusita

Elurrak 2 eta 10 zentimetro arteko lodiera izan dezake 1.000 metroko altueran, eta 1 eta 5 zentimetrokoa 600 metrotan jausiz gero.

Paisaia elurtua Zeanurin. Argazkia: Vicente Quintanal.
Paisaia elurtua Zeanurin.
Paisaia elurtua Zeanurin. Argazkia: Vicente Quintanal.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du ondorengo orduetan 1.000 metro azpitik jausi daitekeen elurrari aurre egiteko.

Herrizaingo Sailak ohar batean aditzera emandakoaren arabera, euri arinak espero dira, indartsuagoak kostaldean, batez ere egunaren lehenengo zatian, eta barrualdean txingor-ekaitzak eta izozteak ere izan daitezke.

Elurrak 2 eta 10 zentimetro arteko lodiera izan dezake 1.000 metroko altueran, eta 1 eta 5 zentimetrokoa 600 metrotan jausiz gero.

Errepidean, zuhurtzia

EAEko errepide sare nagusia zabalik dago eta ez da aparteko gertaerarik izan; hala ere, zuhurtziar gidatzea gomendatzean da ondorengo orduetan eguraldiak txarrera egingo duela kontuan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea