Gizartea -

Bilbo

Aurten ere bertan behera utzi dituzte Begoñako Amaren eguneko erromeria eta aurreskua

Begoñako basilikan jende kopuruari lotutako mugak jarriko dituzte, eta kanpoaldean ez da salposturik egongo.

Begoñako basilikaren barruan edukiera mugak jarriko dituzte. Argazkia: EITB Media
Begoñako basilikaren barruan edukiera mugak jarriko dituzte. Argazkia: EITB Media
Begoñako basilikaren barruan edukiera mugak jarriko dituzte. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, tradizioari jarraituz, Udala ordezkatuko du aurten ere, abuztuaren 15ean Begoñako basilikan egingo den mezan, baina aurten ere, bigarren urtez jarraian, ez da herri erromeriarik izango, ezta alkateak basilikaren kanpoaldean bildutakoen omenez eskaini ohi duen aurreskurik ere, COVID-19aren egungo pandemia-egoerak eragindako murrizketa soziosanitarioen ondorioz.

Begoñako Amaren eguneko elizkizuna 12:00etan hasiko da, eta basilikaren barruan beharrezko neurriak hartuko dira higienea segurtatzeko eta jende kopuruari lotutako mugak zaintzeko. Meza nagusiaz gainera, zortzi meza gehiago izango dira egun osoan zehar.

Tenpluaren kanpoaldean, aurten ere ez da salposturik jarriko, eta informazio mahai bakarra egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Jaiak