Gizartea -

Indarkeria matxista

Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Bergaran, Gijonen izandako talde bortxaketa gaitzesteko

Gijongo 5. instrukzio epaitegiak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabekoa agindu du talde bortxaketa egotzita atxilotutako lau gizonetako birentzat.

Elkarretaratzea Bergaran. Argazkia: EITB Media.
Elkarretaratzea Bergaran. Argazkia: EITB Media.
Elkarretaratze jendetsuak Bergaran eta Gijonen, asteburuko talde bortxaketa gaitzesteko

1:40

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira astelehen honetan Bergaran (Gipuzkoa) larunbatean Gijonen (Asturias) izandako talde bortxaketa gaitzesten dutela adierazteko. Udalbatzako hanbat kide ere bertaratu dira elkarretaratzera.

Herri horretako San Martin plazan Martxanterak talde feministak deitutako protestan Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendariak ere parte hartu du.

Elkarretaratzea 19:00ak aldera hasi da, eta erakundeko kideek "Erantzunik gabeko erasorik ez. Antolaketa, elkarrekiko laguntza eta autodefentsa feminista" irakur zitekeen pankarta bat zabaldu dute.

Ikerketako iturriek adierazi dutenez, bi emakumeak larunbateko 06:30ean joan ziren Gijongo polizia-etxera salaketa aurkeztera. Bertan azaldu zutenez, pub batean gizon bat ezagutu zuten, eta beraiekin joan ziren ostatura.

Biktimak Gijongo Cabueñes ospitalera eraman zituzten azterketa medikoa egiteko. Ustezko erasotzaileak, ostera, polizia-etxera eraman zituzten, eta, ondoren, epailearen esku utzi zituzten.

Gijongo 5. instrukzio epaitegiak behin-behineko espetxeratzea, komunikatua eta fidantzarik gabea agindu du astelehenean lau gizonetako birentzat, eta beste biak behin-behinean aske utzi ditu, biktimengana hurbiltzeko eta haiekin komunikatzeko debekua ezarrita.

Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ustezko sexu-erasoa gaitzetsi du, eta gertatutakoagatik "haserre" agertu da. Aldi berean, "emakumeen aurkako indarkeria matxista geldiarazteko politika publikoetan lanean jarraitzeko konpromisoa" agertu du.

Bergarako Udalak gertatutakoa gaitzesteko adierazpen instituzionala argitaratu zuen atzo, igandean, eta bertan erasoei aurre egiteko udal protokoloa aktibatu zuela iragarri zuen, biktimetako bat herriko bizilaguna delako.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Albisteak Gaur Bergara albisteak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa Asturias Debagoieneko azken ordukoa