Gizartea -

Narkotrafikoa

Ibarran eta Ordizian laborategiak zituen Espainiako narkotrafiko sare "aktiboena" desegin dute

Operazioan Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak zortzi pertsona atxilotu dituzte, horien artean,'Charlines' delakoen gaizkile aliatu "historikoa".

Agenteek droga topatu duten unea. Argazkia: Polizia Nazionala.
Agenteek droga topatu duten unea. Argazkia: Polizia Nazionala.
Agenteek droga topatu duten unea. Argazkia: Polizia Nazionala.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Espainiako Estatuko iparraldeko narkotrafikatzaile sare "aktiboenetako" bat desegin dute asteazken honetan, Ibarran eta Ordizian laborategiak zituena, eta zortzi pertsona atxilotu dituzte.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakitera eman duenez, Burgosko narkotrafikatzaile historiko bat zen erakunde horren buru, eta "'Charlines' klanarekin harreman estua zuen". Antza denez, galiziarren kokaina Gaztela eta Leonen, Madrilen, Euskadin eta Nafarroan banatzeaz arduratzen zen".

Atxilotuek kokainaren banaketa-puntu handienetako baten arduradun ziren Madrilen. 'Chaplin' bezala izendatu duten operazioaren baitan, zortzi pertsona atxilotu dituzte Burgosen, Nafarroan, Madrilen eta Valentzian.

Operazioan 20 kilo speed, bost kilo MDMA, 300 kilo haxix, 57 kilo kokaina, 50 kilo marihuana, bi kilo anfetamina eta kilo erdi ketamina atzeman dituzte.

Desegindako erakundeko ustezko buruak "delitu-historia handia" du. Badirudi hainbat atxiloketaren ostean, Burgosera itzuli zela bere erakundea berreraikitzeko helburuarekin, eta, horretarako, 'Charlines' klanarekin aliantza bat adostu zuen, bere merkantzia Burgosen esklusiban banatzea ahalbidetuko ziona.

Madriletik, merkantziaren zati handi bat Burgos hiriko industria-nabe batera eta Gipuzkoako Ibarra eta Ordizia udalerrietan zeuden bi garajetara garraiatzen zen. Garaje horiek laborategi bihurtu ziren, eta bertan droga biltegiratu, moztu eta txikizka banatzeko prestatzen zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Drogak Burgos bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Ordizia albisteak Albisteak Madril gaur Zer gertatu da Ibarra herrian? Valentziako Erkidegoa gaur