Gizartea -

Irungo hilketa

Fiskaltzak 44 urteko zigorra eskatu du Yasminen hiltzailearentzat

Defentsak aldiz, 10 urteko kartzela zigorra eskatzen du akusatuarentzat. Yasmin Rodriguezen hilketaren epaiketaren seigarren saioa izan da gaurkoa.

Yasmin Rodriguezen hilketaren epaiketa. Argazkia: EITB
Yasmin Rodriguezen hilketaren epaiketa. Argazkia: EITB
Yasmin Rodriguezen hilketaren epaiketa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskalak 44 urteko kartzela-zigorra eskatu du Yasmin Rodriguezen ustezko hiltzailearentzat. Hilketa 2009ko urriaren 9an jazo zen Irunen. Halaber, Juan Pablo Urtizberea Yasminen kontrako erasoa saihesten ahalegindu zen gizona hiltzen saiatu izana ere leporatzen diote akusatuari.

Ministeritza Publikoak 50 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen hasiera batean auzipetuarentzat, baina azkenean, hasierako zigor eskaera aldatu eta jaitsi egin du.

Irungo hilketa dela eta, Gipuzkoako Auzitegian epaiketaren seigarren saioa izan da astelehen honetan. Gainerako akusazioek, amak, alabak, Juan Pablo Urtizbereak eta Estatuko Abokatuak, betiko eskaerak mantendu dituzte, hau da, 40 urte baino gehiago kartzela-zigorra eskatzen dute. Hilketa delitua, hilketa saiakera delitua eta mehatxuak, lesioak eta trafikoaren segurtasunaren kontrako delituak leporatzen dizkiote akusatuari. 

Defentsak, berriz, 10 urteko kartzela-zigorra eskatu du hilketa delituagatik, hilketa saiakeragatik eta nahasmeneko une batean, alkoholaren eraginpean, lesioak eragiteagatik.

2009ko urriaren 9an jazo zen hilketa Irunen. Yasminen ustezko hiltzaileak lehengo astean deklaratu zuen epaitegian, hilketaren gauaz galdetuta, ez duela ezer gogoratzen deklaratu zuen hiltzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea