Gizartea -

Kasu berriak, etengabe

Ume lapurtuen auzia: Nafarroako 80 familiak ikerketak abiatu dituzte

Tuterako familia bat da horren adibide. Bildutako dokumentuetako datek bat egiten ez dutela salatu dute, eta datu deigarri bat ere aurkitu dute bertan: ''Ordainketa'' hitza, data baten ondoan.

Ume lapurtuen auzia: Nafarroako 80 familiak ikerketak abiatu dituzte
Ume lapurtuen auzia: Nafarroako 80 familiak ikerketak abiatu dituzte
Ume lapurtuen kasu berri bat Nafarroan

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gero eta gehiago dira beren familiaren kasua ume lapurtuen auziko beste kasu berri bat izan daitekeela susmatzen duten familiak. Nafarroan elkarte bat osatu dute, eta, dagoeneko, 80 familiak datuen bilaketari eta ikerketari ekin diote.Coro Arrondoren familia da horietako bat. Bere ahizpa inkubagailuan egon zen, aitari hil zela esan zioten arte. Aitak ez zuen hilotza inoiz ikusi, eta, hilobiratu ere, familiarengandik urrun egin zuten. Orain dokumentuak bildu dituzte, eta datek bat egiten ez dutela ikusi dute. Gainera, datu deigarri bat ere aurkitu dute dokumentu horietan: ''Ordainketa'' hitza ageri da bertan idatzita, data baten ondoan.

Familiako kide guztien argazkia osatu nahi dute, eta, kasu hauetako askotan, gainera, ume horiek abandonatuak izan zirela uste izatea da familietako kideen egonezinetako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea