Gizartea -

Mediterraneoan

'Ocean Viking' ontziak 175 pertsona erreskatatu ditu itsasoan, eta portu baten zain daude

Mediterraneo itsasoan egin dituzte erreskateak; Libiatik gertu. Gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez, hainbat adingabe eta emakume daude, horietako bi gutxienez haurdun, eta lehorreratzeko portu seguru baten zain daude orain.

'Ocean Viking' ontzia, SOS Mediterranee erakundeak kudeatzen duena. Artxiboko argazkia: EFE
'Ocean Viking' ontzia, SOS Mediterranee erakundeak kudeatzen duena. Artxiboko argazkia: EFE
'Ocean Viking' ontzia, SOS Mediterranee erakundeak kudeatzen duena. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Mediterranee gobernuz kanpoko erakundeak kudeatzen duen Ocean Viking ontziak 175 pertsona erreskatatu ditu larunbat honetan Mediterraneo itsasoan, tartean hainbat adingabe eta emakume, eta lehorreratzeko portu seguru baten zain dago orain.

Goizean, 57 pertsona zeramatzan txalupa bat ikusi dute Libiatik gertu. Erreskatatutako migratzaileen artean zortzi emakume eta hamaika adingabe daude, 12 urtetik beherako bost haur barne, gobernuz kanpoko erakundeak sare sozialetan zabaldutako mezu batean azaldu duenez.

Ordu batzuk geroago, ontziak beste bi erreskate egin ditu Libiako uretan. Bigarren salbamentuan, gomazko txalupa batean "fisikoki oso nekatuta" zihoazen 54 pertsona erreskatatu dituzte. Batzuek, gainera, "erregaiak eragindako erredurak" zituzten. Geroago, beste 64 pertsona erreskatatu dituzte arriskuan zegoen egurrezko txalupa batetik, erakundeak azaldu duenez.

Orain 175 migratzaile daude Ocean Viking ontzian, horien artean gutxienez bi emakume haurdun eta 33 adin txikiko (horietatik 22 gurasorik gabe, bakarrik).

Horres gain, Sea Watch erakunde humanitarioaren ontziak 99 migratzaile erreskatatu zituen atzo, ostirala, Mediterraneoan; horietako sei (eta haien familiak) gauean ebakuatu zituzten arazo medikoengatik, tartean erredurak zituzten hiru haur eta bi diabetiko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Migrazioa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Italia Errefuxiatuak Giza eskubideak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Mediterraneo itsasoko kostaldea