Gizartea -

Hotz denboralea

Tenperaturak eta elur-kotak nabarmen behera, asteazken honetan

Errusiatik datorren antizikloiak haize oso hotza eta muturreko tenperatura baxuak ekarriko ditu. 1.000 metrotik behera egingo du elurra, eta, ostegunean, itsas mailara jaitsiko da elur-kota.

Hotza eta elurra. Argazkia: Efe
Hotza eta elurra. Argazkia: Efe
Hotz denboralea Europan

00:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmeten arabera, asteazkenean eguraldiak txarrera egingo du. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria barra-barra egingo du, iparraldean batez ere. Egunaren lehenengo partean elur-kota 1.000 metrotik gora egongo da oraindik.

Arratsaldetik aurrera tenperaturak nabarmen egingo du behera, haizea iparraldera aldatuz doan heinean. Elur-kota ere oso bizkor jaitsiko da, eta egunaren amaieran 0-100 metrora kokatuko da. Dena den, egunaren bigarren partean atertzeko joera izango du eguraldiak.

Muturreko tenperatura baxuei dagokion abisu horia ezarri da, izan ere tenperatura maximoa kostaldean ez da 3ºtik pasako eta kantauri zonako barnealdean maximoa 2ºkoan izango dira. Minimoak, ordea, -3-4ºkoak izango dira.

Ostegunetik aurrera, hotz handia izango da protagonista eta izotza eta elurra izango dugu. Elur-kota itsas mailara jaitsiko da. Errusian kokatutako 1.060 milibarko antizikloi indartsu baten eraginez emango da egoera hau. Europako eguraldia baldintzatuko du antizikloiak, aire oso hotza sartuz kontinenteko zati handi batean eta denboraleen mugimendu ohikoa blokeatuz.60 pertsona baino gehiago hil dira Europan, hotz denboralea dela-eta

Europa ekialdean bizi duten hotz denboraleak 60 hildako utzi ditu. Ukranian -33º izan dituzte, azken sei urteotako tenperaturarik baxuenak. Gutxienez 30 lagun hil dira bertan, gehienak etxebizitzarik gabeko pertsonak. 500 lagun, gainera, ospitaleetara eraman behar izan dituzte. Bosnian -31º izan dira, eta Polonian, Errumanian eta Bulgarian ere zero azpitik 30 gradu baino gutxiago izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea