Gizartea -
Haur galduen auzia
Hilobi hutsak eta beste umeen hezurrak Alacanteko haur galduen auzian
"Bizitza osoan dudaka ibili ostean, erantzun bila gabiltza" esan du Antonio Barroso Anadir elkarteko zuzendariak.
Erredakzioa
Antonio Barroso Adopzio Irregularrek Erasandakoen Elkarte Espainiarrakeko (ANADIR) zuzendariak esan duenez, haur galduen auziaren inguruan eginiko bilaketa guztietan hutsik zeuden hilobiak edota jatorrizko umeenak ez ziren gorpuzkien frogak aurkitu dituzte.
Barrosok Alacanteko Udal hilerrian egin ditu adierazpen hauek, Valentziar Comunitatean horrelako kasuengatik eginiko lehenengo ikerketa ikuskatzen zuen bitartean. Ikerketa horrekin, eta Euskadin, Cadizen edota Bartzelonan eginikoekin, jadanik 12 dira gorpuak hilobitik ateratzeko eginiko prozesuak.
Bartzelonako eta astearte honetako kasuen emaitzak kaleratzeko esperoan, beste ikerketa guztietan hilobiak hutsik edota jatorrizko umeen gorpuzkiekin zerikusirik ez zituzten frogak aurkitu dituztele azaldu du ANADIR elkarteko presidenteak.
"Bizitza osoan dudaka ibili ostean, erantzun bila gabiltza" esan du zuzendariak, ANADIRek 1.900 bazkide dituela eta gai horrekin zerikusia duten 1.100 salaketa jartzen lagundu duela aipatu duen bitartean. Gainera, 1.100 salaketetaitk %30 artxibatuta geratu dela azaldu nahi izan du.
Kasu ezberdinak
Barroso, elkarte horretako presidentea, Vilanova i la Geltrú (Bartzelona) herrian jaio baina Zaragozara eraman zuten lapurtutako ume bat izan zela konturatu zen duela 4 urte. Gaur eginiko adierazpenetan, probintzia batzuetako fiskalen jarrera kritikatu du, Alacantekoak ez bezala, horrelako kasuen ikerketak ez bultzatzeagatik.
Bere kasuan, adibidez, salaketa lau aldiz artxibatu dutela kritikatu du, nahiz eta jaio zen ospitalera joan eta nola saldu zuten azaltzen dioten elkarrizketa bat grabatu