Gizartea -

Hotz denboralea, EAEn

Siberiako frontea igandera arte izango dugu gainean

Gatza, elur makinak eta etxerik gabekoentzako oheak, hotzaren aurrean. Hotza nagusi izango da, elurrak edozein kotatan egin dezake eta izozteak ahulak eta leunak izango dira.

Hotza eta elurra. Argazkia: Efe
Hotza eta elurra. Argazkia: Efe
Dena prest hotzari aurre egiteko

02:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, negu gorriko eguraldia espero da ostegunerako. Lurralde osoan hotz handia egingo du, baita kostaldean ere, eta izotza nonahi botako du. Tenperaturek nabarmen egingo dute behera, eta lau ordutan sei gradu egin dute behera. Eguraldi hotza eta denboralea datorren asteburura arte mantenduko da.

Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarri du Bizkaian eta Gipuzkoan, eta alerta horia Araban, ostegunerako eta ostiralerako, elurra, izotza eta muturreko tenperatura baxuak direla eta.

Ostegunetik aurrera, hotz handia izango da protagonista eta izotza eta elurra izango dugu. Elur-kota itsas mailara jaitsiko da. Errusian kokatutako 1.060 milibarko antizikloi indartsu baten eraginez emango da egoera hau. Europako eguraldia baldintzatuko du antizikloiak, aire oso hotza sartuz kontinenteko zati handi batean eta denboraleen mugimendu ohikoa blokeatuz.

Ostegunean eta ostiralean, prezipitazioak ahulak izango dira eta EAEko ekialdean ia ez da prezipitaziorik egongo, baina edozein kotatan egin dezake elurra.

Euskadik hotz denboraleari aurre egiteko larrialdi plana abian jarri du. Gatza, elur makinak eta etxerik gabekoentzako ohe gehiago ezarri ditu.

Ardura berezia eskatu du Herrizaingo Sailak hotz bolada datorrela aurrikusten denean, elurra edo izotza, eta horrek eragindako arazoei aurregiteko gomendioak jarraitzea eskatu dute.

Errusian kokatua dagoen antizikloi batek Europako eguraldia baldintzatzen du eta egun hauetako egoeraren erruduna da; izan ere, aire hotza zabaltzen du kontinentean zehar eta ekaitzen ohiko mugimendua blokeatzen du.

EAEko erakundeek neguko larrialdi plana abian jarri dute

Arabako Foru Aldundiak larrialdi plana abian jarri du ordu bietatik aurrera. Gipuzkoak prest ditu elurra kentzeko 68 aparatu; horietatik, 22 aparatu AP-1 eta AP-68 autopistetan izango dira, eta milaka gatz tona gordetzeko 38 zulo prest dituzte.

Bilboko Udalak 50 ohe gehiago ezarri ditu Mazarredoko neguko ostatuan, etxerik gabeko pertsonak artatzeko. Halaber, elurra kentzeko 42 aparatu prestatu ditu lurralde osorako, eta 185 tona gatz prest ditu.

Gasteizen, Udalak Larrialdirako Mahaia bildu du, eta 18:00etatik aurrera gatza banatzea erabaki du .

95 pertsona hil dira Europan, hotz denboralea dela-eta

Europa ekialdean bizi duten hotz denboraleak 95 hildako utzi ditu. Ukranian -33º izan dituzte, azken sei urteotako tenperaturarik baxuenak. Gutxienez 30 lagun hil dira bertan, gehienak etxebizitzarik gabeko pertsonak. 500 lagun, gainera, ospitaleetara eraman behar izan dituzte. Bosnian -31º izan dira, eta Polonian, Errumanian eta Bulgarian ere zero azpitik 30 gradu baino gutxiago izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea