Gizartea -
Indarkeria matxista
57 urteko gizon bat espetxeratu dute Hendaian sei urteko alaba bortxatzeagatik
Otsailetik Baionako presondegian dago gizona, 2012 eta 2017. urteen artean, neskatoak 6-11 urte zituenean, hainbat aldiz bortxatzeagatik.
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Hendaian (Lapurdi) 2012 eta 2017. urteen artean alaba hainbat aldiz bortxatzeagatik 57 urteko gizonezko bat atxilotu eta espetxeratu dute, EITB Mediak gaur baieztatu duenez.
Duela bederatzi urte hasi zen aita alaba bortxatzen (artean sei urte zituen), eta bost urteko epean, hainbatetan egin zuen, gizonezkoak berak epaileari aitortu dionez. Neskatoak duela hilabete batzuk kontatu zien jasandakoa eskolako hurbilekoei, eta horren harira abiatu zuten ikerketa.
Otsailean gizona atxilotu eta kartzelatu zuten, adingabeari egindako bortxaketa delitua egotzita, auzia gaur ezagutarazi badute ere.