Gizartea -

Indarkeria matxista

25 urteko gizon batek bikotekide ohiari eraso egin dio Bokalen

Gizonak biktimaren autoa kolpatu zuen hainbat aldiz, emakumea eta 18 hilabeteko umea barruan zirela. Baionako Poliziak erasotzailea atxilotu zuen.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizon batek bikotekide ohiari eraso egin dio Bokalen (Lapurdi). Erasoa astelehen arratsaldean jazo zen, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Gizonak biktimaren autoa kolpatu zuen hainbat aldiz, emakumea eta 18 hilabeteko umea barruan zirela.

Azkenean, ez zen inor zauritu, baina Baionako Poliziak erasotzailea atxilotu zuen eta emakumeak salaketa aurkeztu zuen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Iparraldea albisteak Baionako albisteak Gizartea bideoak Indarkeria matxista Gaurko titularrak Albisteak Matxismoa gaur Feminismoa Lapurdiko berriak