Gizartea -
Hotz denboralea Euskadin
Egun hotzena larunbata izan litekeela ohartarazi du Euskalmetek
Euskalmeteko arduradunak azaldu du balitekeela elurra egitea Bilbon, "baina ez da izango mendeko elurte handiena".
Erredakzioa
Siberiako izozteak gaur iritsiko dira Euskadira, baina okerrena bihar hasiko da eta egun hotzena larunbata izan liteke.
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan azaldu duenez: "Aire hotz masa bat dago Errusia aldean, eta antizikloi handia sortu du. Antizikloia aire masa mugitzen ari da, eta guregana etortzen ari da. Ia Europa osoa hartu du dagoeneko, eta masaren ertzak Euskadi ukutiko du gaur".
Ondorioz, "tenperaturek nabarmen egingo dutela behera sumatuko dugu. Orain tenperatura positiboak daude erkidego osoan, baina egunaren bukaeran tenperatura negatiboak izan dira, ia itsas-mailan ere".
Nolanahi ere, Arandak zehaztu du hotza handia izango bada ere, euri eta elur gutxi egingo duela: "Elurra eta hotza gurutzatu egingo dira, bata desagertzean bestea agertuko da. [...] Baliteke Bilbon elur egitea, baina ez da izango mendeko elurte handiena".
Halaber, egun hotzena larunbata izan litekeena ohartarazi du, baina oraindik ere goiz dela erantsi du.