Gizartea -
Haur txikien zaintza
'Haur etxeen' programa bertan behera utziko dutela iragarri du Celaak
Eusko Jaurlaritzak 0-3 urte bitarteko haurrak haurreskoletan egotearen alde egiten duela berretsi du Isabel Celaa hezkuntza sailburuak.
Erredakzioa
2011n proba moduan funtzionatzen hasi zen haur etxeen programa, baina, "ez dago jaraitzeko aurreikuspenik". azaldu du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak.
Eusko Jaurlaritzako komisio berezian iragarri du Celaak neurria eta lehengo urtean hasi zen proiektuaren nondik norakoak argitu ditu.
3 urte bitarteko haurrak zaintzaileen etxeetan zaintzeko programa izan da. 2011n Bilbo eta inguruetan, bost etxebizitza antolatu ziren, eta bakoitzean 3-4 haur zaintzen ziren.
Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte saileko sailburuak, joan den azaroaren 9an iragarri zuen, 2012an EAEko beste 18 tokira zabalduko zutela proiektua.
Hala ere, Hezkuntza sailburuak gaur proiektuarekin ez dutela jarraituko esan du, Eusko Jaurlaritzak "0-3 urte bitarteko haurrak asistentziazko haurreskolen sareen bitartez hezkuntza ziklo on bat izateko apustua" egiten duela iritzita.