Gizartea -
Trafiko istripua
Gizon bat hil da Oiartzunen, ibilgailua errepidetik atera ostean
Mamut merkataritza-gunean maniobraren bat egiten ari zela kontrola galdu ote duen aztertzen ari da Ertzaintza. Autoan zegoen baita ere biktimaren alaba bat, eta erreskatatu eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Agentziak | EITB Media
Gizon bat hil da asteazken honetan Oiartzunen, oraindik argitzeko dauden arrazoien ondorioz, bere autoarekin ibaira erorita. Gipuzkoako udalerriko Mamut merkataritza-gunean maniobraren bat egiten ari zela kontrola galdu ote duen aztertzen ari da Ertzaintza.
Autoan biktimaren alaba bat ere bazegoen, 57 urtekoa, eta erreskatatu ostean Donostia Ospitalera eramatea lortu dute, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Larrialdi zerbitzuak gizona erreanimatzen saiatu badira ere, biktima tokian bertan zendu da.
Ezbeharra asteazkeneko 11:30 aldera jazo da, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute, inguru horretan ibaia kanalizatuta baitago, eta galtzadatik lauzpabost metroko altueran dago, bertan lanean aritu direnek azaldu duenez.
Biktimaren gorpua Gipuzkoako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, epailearen aginduz, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko asmotan.