Itxi

2021/08/04

21:34

Gizartea

Koronabirusa

Zenbat ikusle sartu ahalko dira Hego Euskal Herriko futbol-zelaietan Ligaren hasieran?

EITB MEDIA

Txapelketa hasteko zortzi egun falta direnean, gehienezko edukieraren % 20 baimendu dute EAEn, eta % 33, berriz, Nafarroan.

1:47
Liga hasierako aforoak. Irudia: EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hego Euskal Herriko futbol-zelaietan ikusleak izango dira berriro Ligaren hasieran, abuztuaren 13tik aurrera; hori bai, edukiera murriztuta egongo da. Hala, txapelketa hasi aurretik aldaketarik ez bada, Donostiako Reale Arenan, Gasteizko Mendizorrotzan, Bilboko San Mamesen eta Eibarko Ipuruan gehienezko edukiera % 20koa izango da; Iruñeko Sadarren, aldiz, % 33koa izatea dago aurreikusita.

Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek asteazken honetan adostu dute Lurraldearteko Osasun Batzordean aire libreko estadioetako edukiera abuztuan % 40koa izatea (estadio itxietan, % 30ekoa). Hala ere, eskumena autonomia-erkidegoek dute, eta EAEk eta Nafarroak gehienezko kopurua are gehiago murriztea erabaki dute.

Hala, Lehen Mailako taldeei dagokienez, abuztuaren 13rako beste agindurik ez badago, euskal taldeek etxean jokatuko duten lehen partidan ikusleen kopurua mugatuta egongo da:

-Osasuna: Espanyolen bisita jasoko du Sadarren abuztuaren 14an, 17:00etan, eta 7.858 ikusle izan ahalko dira bertan (gehienezko edukieraren % 33).

-Alaves: Real Madrilen aurka arituko da Mendizorrotzan abuztuaren 14an, 22:00etan, eta 3.968 ikuslek ikusi ahako dute bertatik bertara (edukieraren % 20).

-Athletic: Bartzelonaren aurka jokatuko du San Mamesen abuztuaren 21ean, 22:00etan, eta 10.666 ikusle sartu ahalko dira zelaian (edukieraren % 20).

-Reala: Rayo Vallecano izango du aurkari Reale Arenan abuztuaren 22an, 17:00etan, eta 7.900 ikusle izango dira bertan (edukieraren % 20).

Oraingoz, ez dago aurreikusita LABI instituzionalaren bilerarik, Liga hasi aurretik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;