Gizartea -
Lege berria
Notarioek ezkontzak egin ahal izango dituzte
Gallardonek azaldu du horrela "azkarrago" ebatzi ahal izango dituztela une honetan "trabatuta" dauden hainbat kontu.
Erredakzioa
Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Gobernuko Justizia ministroak iragarri du lege bat sortuko duela notarioek ezkontzak eta dibortzio adostuak egin ahal izateko.
Izan ere, Gallardonek kritikatu egin du banandu nahi diren eta horretan ados dauden bi pertsonak espediente judiziala abiatu behar izatea, dibortzioa notario aurrean ofizial egin beharrean.
"Berdin gertatzen da ezkontzekin. Alkateek ezkontzak egin baditzakete, zergatik notarioek ez?", galdegin du.
Horrela, Gallardonek azaldu du "trabatuta" dauden hainbat kontu "azkarrago" ebatzi ahal izango dituztela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea