Gizartea -

Erasoa

Zornotzako jipoiagatik atxilotutako zazpigarren adingabea, Fiskaltzaren esku

Guztira, 14 gazte hartu dituzte atxilo 23 urteko mutilari egindako erasoagatik. Erdiak adin txikikoak dira. Sei adin nagusiko kartzelan sartu dituzte.

Ertzaintzaren patruila bat. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren patruila bat.
Ertzaintzaren patruila bat. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lemoako 23 urteko mutil bati Zornotzan (Bizkaia) emandako jipoian parte hartu zuelakoan atxilotutako zazpigarren adin txikikoa Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute gaur goizean, Segurtasun Sailak Jakinarazi duenez.

Adingabea atzo atxilotu zuten Barakaldon. Guztira, 14 pertsona eraman dituzte atxilo, horietako zazpi adingabeak. 18 urtetik beherakoak Fiskaltzaren esku geratu dira, eta sei adin nagusiko kartzelan sartu dituzte. Zazpigarrena, berriz, aske dago, baina astero joan behar du sinatzera.

Ertzaintzak, Zornotzako Udaltzaingoarekin elkarlanean, irekita du operazioa, erasoan parte hartu zuten gazte guztiak identifikatu eta atxilotzea helburu (20 bat izan ziren).

Ikerketaren arabera, urteotan Bizkaian tankerako erasoak egiten ibili omen den Koala Anaiak talde oldarkorreko ustezko kideak dira.

Zornotzako erasoaren biktimak larri jarraitzen du Gurutzetako Ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Zornotza EAE Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak