Gizartea
Umorea sare sozialetan
'Euskal udari' aurre egiteko meme eta mezu xelebreak
Eriz Lotina | EiTB Media
Azkenaldian aurtengo uda bitxiari buruzko mezu barregarri eta meme ugari zabaltzen ari dira sare sozialetan.
-
Memes eta mezuak 'euskal udari' aurre egiteko. Irudia: Sare sozialak
Eguraldi txarraren aurrean, herritarrek egoera umorearekin hartzea beste erremediorik ez dute; izan ere, zerua estalirik egunsenti eta iluntze asko ikusi dute udan, batez ere Euskal Herriko isurialde atlantikoan.
Horregatik, azkenaldian aurtengo uda bitxiari buruzko mezu barregarri eta meme ugari zabaltzen ari dira sare sozialetan.
Hala ere, nahiz eta sentsazioa bestelakoa izan, meteorologoek ziurtatu dutenez, prezipitazioak ez dira ugariak izan, estatistiketako batezbestekoekin alderatuta.
'Euskal mikroklimari' erreferentzia egin dioten meme eta mezuak hauek izan dira, besteak beste:

'Euskal herritarrentzako diseinua'. Irudia: Sare sozialak

'Lorenzoren bila'. Irudia: Sare sozialak

'Euskal udaren instalazioa'. Irudia: Sare sozialak

'Uda donostiarra'. Irudia: Sare sozialak

Bilbo mezuen biktima ere bada. Irudia: Sare Sozialak

Bilbo berriz ere. Irudia: Sare sozialak

'Euskal uda'. Irudia: Sare sozialak

'Euskal uda'. Irudia: Sare sozialak

'Eusko Jaurlaritzaren oharra'. Irudia: Sare sozialak