Gizartea -

GERTAKARIA

78 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Iruñean

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, gaur goizeko 09:00ak inguruan aurkitu dute gorpua, Trinitarioak auzoan.

Arga ibaia Iruñean, Trinitarioak inguruan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Arga ibaia Iruñean, Trinitarioak inguruan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Arga ibaia Iruñean, Trinitarioak inguruan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

78 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute, gaur goizean, Arga ibaian, Iruñean.

Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak zabaldutako informazioen arabera,  Iruñeko bertako bizilaguna da hilda agertu dena. Antza denez, atzo gauean desagerketaren berri eman zuen bere familiak eta orduz geroztik bila ari ziren agenteak.

Azkenik, Trinitarioak auzoaren parean agertu da gorpua, 09:05 inguruan, eta suhiltzaileek atera dute uretatik. 

Iruñeko Udaltzaingoak bere gain hartu du ikerketa, zer gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak