Gizartea -

NAFARROA

80 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute N-140 errepidearen bazterbidean, Jaurrieta parean

Gizonak buruan kolpea zuen, baina, oraingoz, ez dute argitu zerk eragin duen heriotza.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute larunbat honetan, 11:42an, NA-140 errepideko bazterbidean, 29. kilometroan, Jaurrietan.

Salazarreko mediku-taldea bertaratu da, eta pertsona horren heriotza egiaztatu besterik ezin izan du egin.

Gizonak buruan kolpea zuen, baina, oraingoz, ez dute argitu zerk eragin duen heriotza, Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, baina, hasiera batean, gorpuak ez zuen beste zauririk. Guardia Zibila ikerketaz arduratzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak