Gizartea -

Asteartean atxilotu zuten

Lau adingabe gehiagori eraso izana egotzi diote Gasteizko gazteari

7 eta 14 urte bitarteko adingabeei sexu-erasoak egitea egotzita atxilotu zuten 18 urteko gizonezkoa, asteartean. Gazteak egindako aitortzan oinarrituta, beste lau eraso egotzi dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau adingabe gehiagori sexu-erasoak egin izana egotzi dio Ertzaintzak asteartean Gasteizen atxilotutako 18 urteko gizonri. 7 eta 14 urte bitarteko sei adingaberi sexu-erasoak egitea leporatzen zioten orain arte, baina, gazteak egindako aitorpenaren ondoren, 2007an eta 2008an geratutako lau eraso ere egotzi dizkiote; aurrerik salatu zituzten sei kasuen oso antzekoak ziren lau horiek. Gainera, orain bi hilabete nerabe bati telefono mugikor bat lapurtu izana ere leporatu diote.

Atxilotuaren pasaportea aztertuta, ustezko erasotzailea 2008tik 2011 urteko erdialdera Estatutik kanpo egon zela egiaztatu du Ertzaintzak. Zehazki, denbora tarte hori da bi eraso segiden artean dagoen denbora tartea ere.

Kasu guztietan oso antzekoa zen jarduteko modua: erasotzaileak kalean aukeratzen zituen biktimak eta jarraitu egiten zien, etxeko atarietan eurekin sartzen zen arte. Ondoren, mehatxatu egiten zituen, sexu-harremanak izateko, eta batzuetan indarra ere erabiltzen zuen horretarako. Kasu batzuetan, gainera, sakelakoaz grabatu egiten zuen erasoa.

Epaileak kartzelan sartzeko agindu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea