Gizartea -

Indarkeria Matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Eraso matxista larunbatean jazo zen, San Martin auzoko etxebizitza batean. Horrez gain, 43 urteko beste gizon bat atxilotu dute, genero-indarkeriaren baitan ezarritako babes-agindua urratzeagatik.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 46 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea egotzita.

Eraso matxista larunbatean jazo zen, 13:00ak aldera, Gasteizko San Martin auzoko etxebizitza batean.

Udaltzaingoaren patruila bat etxebizitza horretara hurbildu zen, eta bi pertsonen bertsioak entzun eta lesioak ikusi ostean, gizona atxilotu zuten.

Horrez gain, larunbatean bertan, 43 urteko beste gizon bat atxilotu zuten, genero-indarkeriaren baitan ezarritako babes-agindua urratzeagatik.

Udaltzaingoak azaldu duenez, gizona Gasteizko Herrandarren kalean topatu zuten, hanka batean zauri bat zuela. Ertzainei esan zienez, ondoko lonja bateko obra batzuetan zauritu zen.

Alabaina, emakume bat aurkitu zuten, ezkutatuta. Gizonak urruntze-agindua urratu zuela egiaztatu ostean, tokian bertan atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba EAE albisteak Delituak Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa