Gizartea -

Izar iheskorrak

Eureka! Zientzia Museoak pertseidei buruzko saio bereziak antolatu ditu ostiralera arte

Meteoro gehien abuztuaren 11tik 12ra bitartean ikusiko dira, eta gauerditik aurrera izango dira ordu onenak, eta 02:00etan igaroko dira gehien.

Pertseidak. Argazkia: EFE.
Pertseidak. Argazkia: EFE.
Pertseidak. Argazkia: EFE.

M.E. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako (Gipuzkoa) Eureka! Zientzia Museoak pertseidei buruzko 'Kosmos' saio bereziak antolatu ditu. Emanaldiak datorren ostiralera arte izango dira, abuztuaren 13ra arte, Donostiako museoaren planetarioan, 11:45ean euskaraz eta 12:45ean gaztelaniaz.

Eurekatik gogoratu dutenez, urtero bezala, Lurraren orbita Swift-Tuttle kometaren orbitarekin bat etorriko da berriro, uztailaren 23tik abuztuaren 22ra bitartean Eguzkiaren inguruan arroken eta hauts-hodeien arrastoa uzten baitu.

Ildo horretan, museoak iragarri du aurten ere abuztuaren 11 eta 12a bitarteko gaua izango dela meteoro horiek ikusteko une egokiena. Behaketaz gozatzeko ordurik onenak gauerditik aurrera izango dira, bereziki 02:00ak aldera.

"Ordu horretan, Pertseo konstelazioa, izar iheskor horien guztien jatorria, zeruko punturik gorenean egongo da, eta horrek erraztu egingo du pertseida izar iheskorrez gozatu ahal izatea", zehaztu du.

Era berean, pertseidak ondo ikusteko, hirietako argietatik aldentzea eta ahalik eta lekurik ilunena bilatzea komeni da. Ez da inolako tresnarik behar horiek behatzeko, eta izar iheskorrak zeruko edozein tokitan ikusteko aukera egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gipuzkoako albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Zientzia berriak Uda Izar zaparrada Erakusketei buruzko azken ordukoa Astronomia Unibertsoa gaur Planetei buruzko albisteak gaur