Gizartea -

Ikerketa baten ondorioz

Minbiziak jota dauden haurrentzako eta euren familientzako gida

Haurren minbiziaren kontrako tratamenduek sortutako minaren ingurukoak argitzea da gidaren helburua.

Gidak haurrei, senitartekoei eta zaintzaileei laguntza eman nahi die. Argazkia: Castenews.com
Gidak haurrei, senitartekoei eta zaintzaileei laguntza eman nahi die.
Gidak haurrei, senitartekoei eta zaintzaileei laguntza eman nahi die. Argazkia: Castenews.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbiziaren kontrako CRIS fundazioa eta Carlos III Osasunerako Institutua gida bat egiten ari dira minbiziak jota dauden haurrei, gurasoei, zaintzaileei eta profesionalei gaixotasunak sortzen duen minari aurre egiten laguntzeko. Helburua sufrimendua eta antsietatea gutxitzea da.

Teresa Moreno proiektuko koordinatzailea eta Carlos III.eko Osasun Zainketen Ikerketarako Unitateko (INVESTEN) zuzendariak azaldu duenez, gida haurren minbiziaren mina artatzeko ikerketa batean oinarrituko da.

Morenoren arabera, gidak tratamenduei eta prozedurei lotutako mina nola kudeatu azalduko du. Horretarako, "haurrei, gurasoei eta minari aurre egitean zalantzak dituzten profesionalei galdetu diegu", azaldu du koordinatzaileak.

Pazienteek eta gurasoek pairatzen duten mina, sentsazio fisikotik haratago doan gauza da. "Mina ez da fisikoa bakarrik, beldurra da, ziurgabetasuna", azpimarratu du Morenok.

Urte bukaerarako, prest

Gida urte bukaeran argitaratuko dute eta hautazko tratamendu edo terapiak ere bilduko ditu, yoga, reikia edo akupuntura, esaterako.

Proiektua Madrileko Niño Jesús Ospitala, Bartzelonako Vall d'Hebron, Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioa eta Haurren Elkarte Onkologikoaren (Asion) elkarlana da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea