Gizartea -

Koronabirusa

EAEko 12 urtetik gorakoen % 80 baino gehiagok lehenengo txertoa jaso dute

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan covid-19aren kontrako txertoa jaso dezaketen % 80,6k lehenengo dosia jaso dute; bitartean, % 73 immunizatuta daude.

EAEn txertoa jaso dezaketen % 73 immunizatuta daude. Argazkia: EFE.
EAEn txertoa jaso dezaketen % 73 immunizatuta daude. Argazkia: EFE.
EAEn txertoa jaso dezaketen % 73 immunizatuta daude. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur-gaurkoz, abuztuaren 13an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 1,5 milioi pertsona baino gehiagok jaso du covid-19aren kontrako txertoetako lehenengo dosia; hau da, 12 urtetik gorakoen % 80,6.

Bere aldetik, txertoa jaso dezaketen % 73 immunizatuta daude dagoeneko. Horrela, talde-immunitatea lortzeko aurrezarritako portzentajea gainditu da EAEn; hala ere, koronabirusaren delta aldaera dela eta, % 70eko kopuru hori handiagoa izan behar dela ondorioztatu dute adituek.

Adin tarteei dagokienez, 40 urtetik gorakoen % 90 txerto biak jaso dituzte; 30-39 urte artekoen artean, aldiz, % 60 bakarrik daude immunizatuta, baina % 70 baino gehiagok lehenengo txertoa jasota dute jada.

Gazteenak dira txerto gutxien jaso dutenak, duela gutxi hasi baita txertaketa-prozesua horien artean. Hala, 16-29 adin tartekoen erdia inguruk hartu dute lehenengo dosia; gazteenen artean, 12-15 urtekoak, soilik % 20k dute lehenengo dosia hartuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza albisteak Botikak albisteak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Gazteak Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Nafarroako Osasun Zerbitzua