Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroak neurri berriak hartu ditu adinekoen egoitzetan koronabirusaren "transmisio altua" dela eta

Berritasun garrantzitsuenak dira egoitzetako erabiltzaile berri guztiei PCRak egitea, eta zentroetatik kanpo 72 ordu baino gehiago eman dituzten erabiltzaileei ere probak egitea.

Osasun langile batek PCR bat egin dio adineko bati. Artxiboko argazkia: EFE.
Osasun langile batek PCR bat egin dio adineko bati. Artxiboko argazkia: EFE.
Osasun langile batek PCR bat egin dio adineko bati. Artxiboko argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen eta Osasun departamentuek arlo soziosanitarioko prebentzio eta antolaketa neurrien lehen eguneratzea adostu dute ostiral honetan, "birusaren transmisio komunitario altua" dela eta. Zehazki, neurri berri horiek zentroetako langileei zein egoiliarrei zuzenduta daude.

Berritasun garrantzitsuenak dira egoitzetara sartuko diren erabiltzaile berri guztiei PCR probak egitea, eta egoitzetatik kanpo 72 ordu baina gehiago eman dituzten erabiltzaileei ere probak eitea.

Langileei dagokienez, lantaldera gehituko den pertsona berri bakoitzari proba diagnostikoa egingo zaio, baita 15 egunetik gora egoitzatik kanpo eman duten pertsonei ere,  guztiz txertatuta egonda ere. Bestalde, derrigorrezkoa ez bada ere, egoitzen barnealdean musukoa erabiltzea gomendatuko da, eta Nafarroako Gobernuak bereziki azpimarratu du eremu itxiak behar bezala aireztatzearen garrantzia.

Oraingoz bisita-erregimena bere horretan mantentzearen alde egin du Nafaroak. Nolanahi ere, kontu handiz ibiltzea eskatu dute bai bisitetan eta baita irteeretan ere, erabiltzaileen babesaren eta pandemiak hain gogor astindu dituen eremu horien gizatiartzearen arteko oreka lortzeko.

Prozesu ireki baten parte diren neurri berri horiek bat datoz Lurraldearteko Kontseiluak emandako gomendioekin, eta Lares eta Anea elkarteekin hilero egiten diren bileretan ere partekatu dira.

Eskubide Sozialen departamentuak, halaber, bitarteko baliabideko plazak zabalduko dituzte, 14tik 24ra, isolamenduak ahalbidetzeko. Osasun Sailak, ostera, sektore horretako txertoen babesa mantentzea eta eguneratzea erraztuko du, "erabat lehentasunezkotzat" jotzen baita, covid-19aren infekzioaren aurrean erabiltzaile horiek duten kalteberatasunagatik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Euskal hiriburuak Gaurko albisteak Nafarroan Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Gaixotasunak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak Zientzia Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Adinekoentzako egoitzak gaur Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Erizainak azken ordukoa Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa COVIDaren agerraldiak gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua