Gizartea -
Arazo informatikoak
Konponduta daude jada Eusko Jaurlaritzaren sarean eragina izan duten arazo informatikoak
Txertaketa-gunetan ere "ohiko prozedurari eusteko arazoak" izan dituzte. Dena dela, osasun arloko langileak egoerara egokitu dira, eta, oro har, ez da denbora asko itxaron behar izan txertoa hartzeko.
EITB Media
Ostiral honetan arazoak egon dira Eusko Jaurlaritzaren sarean, eta, beraz, hainbat orduz ezin izan da Osakidetzaren edo Irekiaren webguneetara sartu, adibidez. Dena dela, arazo horiek konponduta daude jada, eta, beraz, zerbitzuak normaltasun osoz funtzionatzen dute.
Matxura 13:30ean jazo da, eta Osakidetzaren webgunean gorabeherak sortu dira. Osasun Saileko iturriek Euskadi Irratiari azaldu diotenez, txertaketa-guneetan ere "ohiko prozedurari eusteko arazoak" izan dituzte.
Alabaina, osasun arloko langileak egoerara egokitu dira, eta, oro har, ez da denbora asko itxaron behar izan txertoa hartzeko.
Gasteizen, adibidez, zenbait orduz eten dute txertaketa Lakua frontoiko txertaketa-gunean. Sistema informatikorik gabe, erregistroak eskuz egin dira.
Halaber, Bilbao Exhibition Centren (BEC) ere eskura hartu behar izan dituzte txertoa hartzera hurbiltzen ziren pertsonen datuak.
Sare sozialetan, hainbat erabiltzailek akats informatiko horren berri eman dute, hainbat orduz luzatu baitira: