Gizartea -
Euromillones
Euromillones zozketak 113 milioi euro eman dizkio Leioako bizilagun bati, inoizko saririk handiena EAEn
Irabazleak bost zenbakiak eta bi izarrak asmatu ditu, eta, horrenbestez, automatikoki, zozketako lehen mailako irabazle bakarra bihurtu da.
Agentziak | EITB Media
Ostiral honetako Euromillones zozketak 113.156.128 euro utzi dizkio Leioako (Bizkaia) bizilagun bati. Lehen kategoriako asmatzaile bakarra da, eta Artea Merkataritza Zentroko (Bizkaia) Loteria Administrazioan balidatu zuen txartela.
Irabazleak bost zenbakiak eta bi izarrak asmatu ditu, eta, ondorioz, zozketako lehen kategoriako irabazle bakarra da. Zozketako irabazlea 6, 12, 44, 47 eta 49 zenbakiek osatu dute. Izarrak 8 eta 12 izan dira. Bilketa 85.019.242 eurokoa izan da.
Horrela, saria inoizko handiena da EAEn. Euromillones zozketak 29 milioi euroko saria utzi zuen 2010ean Bilbon, eta 25 milioiko bi sari, 2017an eta 2019an, Basaurin eta Irunen, hurrenez hurren.
Halaber, Espainiako Estatuko zazpigarren saririk altuena da hori; handiena Euromillonesena izan zen ere, Las Palmasen (Kanaria Handikoa) 2017an zigilatu zena. Kasu horretan, saria 190 milioi eurokoa izan zen.
Hurrengo Euromillones zozketan, 17 milioi euroko fondo bermatua jarriko dute jokoan Lehen Mailako asmatzaileentzat.