Gizartea -
Manifestazioa Donostian
Garitanok bat egin du azpiegitura handien kontrako protestarekin
Aralar eta Ezker Anitzeko ordezkariak ere manifestazioan izan dira. Bildutakoek Pasaiako portuaren eta Zubietako espetxearen kontrako oihuak egin dituzte.
Erredakzioa
Ehunka pertsona, tartean Martin Garitano (Bildu) Gipuzkoako ahaldun nagusia, Donostian bildu dira Gipuzkoan aurreikusitako "azpiegitura lan handien" kontra; abiadura handiko trena eta Pasaiako portua, besteak beste.
Protesta AHT Gelditu! eta Errausketaren Kontrako Plataformen Koordinakundeak eta beste zenbait taldek deitu dute. 17:30ean hasi da Boulevarrean, "Gipuzkoa ezberdin baten alde. Azpiegitura handiak gelditu" lelopean.
Gipuzkoako hiriburuko tenperatura baxuei aurre eginez manifestazioan izan dira Garitano ahaldun nagusia eta ezker abertzaleko rufi Etxeberria eta Joseba Permach.
Horiez gain, Aralar eta Ezker Anitzeko ordezkariak ere manifestazioan izan dira. Bildutakoek Pasaiako portuaren eta Zubietako espetxearen kontrako oihuak egin dituzte.