Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat hil da Aulestin, zuhaitz baten adarrak jota

Senideen artean lursail batean garbiketa lanak egiten ari zirela, adar batek jo du gizona eta konorterik gabe gelditu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Salbamendu-helikopteroa Aulestin. Argazkia: Ertzaintza.
Salbamendu-helikopteroa Aulestin.
Salbamendu-helikopteroa Aulestin. Argazkia: Ertzaintza.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko gizonezko bat hil da larunbat honetan Aulestiko Urriola auzoan (Bizkaia), lursail batean garbiketa lanak egiten ari zela zuhaitz baten adarrak jota, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 11:30ean gertatu da lursail partikular batean senideekin garbiketa lanak egiten ari zirela. Pertsona batek Larrialdi Zerbitzuei deitu eta adar batek senide bat jo duela jakinarazi die. Biktima konorterik gabe gelditu da.

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuko baliabideak Aulestiko Urriola auzoko lursailera joan dira. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak eta Ertzaintzaren helikoptero bat biktima zegoen lekura joan dira. Mediku batek gizonaren heriotza berretsi du.

47 urteko biktimaren gorpua Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lea-Artibai gaur